Nukleidoen taula

Nukleidoen taula. Goian, hiru zatitan banatuta, irudikapen hobea izateko; behean, konbinatuta.
Desintegrazio moduak:
beltza: isotopo egonkorra
urdin argia: beta desintegrazioa (desintegrazioak atomoa puntu bat diagonalean gora eta ezkerrera desplazatzen du.
laranja: protoien igorpena (desintegrazioak atomoa gune batetik behera mugitzen du)
grisa neutroien emisioa (desintegrazioak atomoa gune bat ezkerrera desplazatzen du)
horia alfa desintegrazioa (desintegrazioak atomoa bi leku desplazatzen du diagonalean behera eta ezkerrera)
berdea berezko fisioa
errosa positroein emisioa edo elektroi harrapaketa (desintegrazioak atomoa puntu bat diagonalean behera eta eskuinera desplazatzen du

Nukleidoen taula edo erradionukleidoen taula elementuen isotopoen bi dimentsioko taula da, ardatz batek neutroi kopurua (N ikurra) eta besteak nukleo atomikoaren protoi kopurua (zenbaki atomikoa, Z ikurra) adierazten duena. Beraz, grafikoan marraztutako puntu bakoitzak elementu kimiko ezagun edo hipotetiko baten nukleido bat adierazten du. Nukleidoak ordenatzeko sistema horrek isotopoen ezaugarriak hobeto ulertzen dituen taula periodiko ezagunenak baino ulergarritasun handiagoa eskain dezake, zeinak elementuak bakarrik zerrendatzen dituen eta ez haien isotopoak. Nukleidoen taula Segrè diagrama bezala ere ezagutzen da, Emilio Segrè fisikari italiarraren omenez.


Developed by StudentB